XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Gure bekatuak aitortzen ditugu, hetaz urriki dugu.

Jesusek barkatzen dauku eta berriz bere amodioan ezartzen.

Gure bihotza berritua da.

Azkarrago gira gaizkiari gerla egiteko.

4. Izpiritu Sainduak emaiten dauku atsegin ongiaren egiten eta zeruetako Aitari buruz itzultzen.

IKAS OTOITZ EGITEN

Sarri kofesatzerat joanen zira: Buruz buru eginen duzu zure beha den Aitarekin.

Errozu Izpiritu Sainduari: Erakutsadazu zoin goxo den Aitarekin buruz buru egitea.

Lagun nezazu hortarat prestatzen.

Ez duzu aise onhartzen zure falta dela, Ez ditutzu aise atxemaiten eta erraiten zure bekatuak.

Izpiritu Sainduari galda zozu bere laguntza.

Izpiritu Saindua, emadazu zure argia; Zurekin aitor dezadan ene bekatua, zurekin maita dezadan ongi dena.

Pentsatuz egin ahal ditutzun bekatueri, Erraiten ahal duzu: Bekatoros naiz; bai aitortzen dut.

Zutarik urrundu naiz.

Zure begietan gaizki dena egin dut; urrikal nitaz, Jauna, barka ene bekatuak.

Hori dugu erraiten, kantatzean: Barka, Jauna, bai dolu dugu, Zu hanbat ofentsaturik.

25. Zertako errezebitzen dugu penitentziako sakramendua?.

Penitentziako sakramendua errezebitzen dugu Jesusek eman diezagun Aitaren barkamendua .